XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Oinarri orokorrak Zoologia Zoologia animalien egitura, garapena, eboluzioa eta funtzionamendua aztertzen duen zientzia da, bai eta berauen bizi-adierazpenak eta elkarrekiko eta ingurunearekiko harremanak ere.Beraz, bada, biologiaren adar handietariko bat da, izaki bizidunen zientziarena.
Histori ibilbidea Aristoteles (K. a. 384-322), biologia zientzia bilakatu zuenez, beronen fundatzailetzat hartzen da eta berau izan zen, orain arte ditugun datuen arauera, animaliak metodikoki aztertu zituen lehen pertsona, kanpo zein barruko ezaugarriak eta bizitzeko modua kontutan hartuz.Berorren jarraitzaileak botanika eta medikuntzaz gehiago arduratu ziren eta erromatarrek, aspektu praktikoetan interesaturik, ez zioten kasu handirik egin zientzia honi.
Salbuespen gisa, Plinioren (K. o. 23-79)
Disziplina honek, ondoko mendeetan, arabiar eta ekialdeko munduan baino ez zuen laguntzarik izan, Europan, bertako aintzinate klasikoko idazkietan itsuki sinesten zenez gero, ez bait zuen lortu aurrera-pausurik egiterik.
Nahiz eta zetreriak, Erdi Aroan praktikaturiko ehiza-arteak, hegaztiekiko jakitea sakontzeko balio izan, animaliak, oro har, errakuntzez beteriko alegi munduan sartuak aurkezten ziren.
Errenasaintzak, zientzia eta artearen adar guztien bultzatzaileak, azterketak ere indartu zituen.
Halaber, Elizaren mehatxua izan arren eta Inkisizioaren aurrean beren bizitza arriskuan jartzen, XVI eta XVII mendeetako naturalistek, apurka apurka, animaliei buruzko jakitea oztopatzen zuten gertaerak argitu zituzten.
Orduandanik, aurrerapenak ugaldu egin ziren, pentsamoldearen aldaketa orokorrak eragin zituzten aspektu bereziki garrantzitsu batzu aipa daitezkeen arren.
Animalien eta, oro har, bizitzaren jatorria, biologiak oraindik ere ebazteke duen arazoa da.
Pixkanaka, animaliak, bai antzarrak bai arratoiak ere, lokatzetik sortuak ez zirela frogatu ahal izan zen, lehenagoko beste animalia batzutatik baizik, eta, era berean,
Hala ere, hipotesi ugari dago hasierako zelulen lehen jatorriari buruz.